eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
San Inazio egunean eguzkia nagusituko da, eta igandean zerua hodeitsu egongo da eta noizean behin zaparradak botako ditu.
Gaur, ostirala, lainotuta agertuko da zerua kostaldean eta tantaren bat edo beste bota dezake, Euskalmeten arabera. Arratsaldean eguraldiak hobera egingo du, batez ere barrualdean. Ipar-mendebaldetik sartuko den haizea tenperatura maximoak 23-25 gradu inguruan ibiltzea eragingo du. Ebro Bailaran berriz, 26-28 gradu ingurura helduko dira.
Goizean goiz baliteke lanbroa eta lainoak agertzea, baina eguzkia nagusituko da eta udako giroa izango dugu larunbatean, San Inazio egunean. Ipar-ekialdeko haizea arratsaldean kostan nabarituko dugu batez ere. Tenperatura maximoa 27 gradu inguruan izango da kostaldean eta barrualdean 33 gradura iritsiko da, arratsaldean bero-hodeiak garatuz.
Igandean txarrera egingo du nabarmen. Hodei ugari eta noizean behi zaparradak botako ditu, batez ere Pirinio inguruetan. Haizea indar handiagorekin ibiliko da eta tenperaturaren jaitsiera nabarmena ekarriko du eta ez du 22-25 graduak gaindituko.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa