16:41

eguraldia

Iragarpena

Giro aldakorra ostiral arratsaldera arte

Erredakzioa

Hodeiak eta euria nagusituko dira ostegunean, eta ostiral arratsaldean atertzera egingo du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, asteazkena, arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta egunaren amaieran tanta batzuk egin ditzake, batez ere kostaldean, Euskalmeten arabera.

Giro aldakorra, ostegunean. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da kostaldean eta zaparradak botako ditu. Barrualdean hodei gutxiago egongo dira, baina euria ere egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da eta kostaldean 21 gradu inguruan izango da eta barrualdean 23 gradu inguruan.

Ostiral goizean euria egingo du, batez ere kostaldean, baina arratsaldean egoera hobetuko da eta atertzera egingo du. Tenperaturak 20-22 gradu inguruan izango dira ia lurralde osoan.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak