eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Astelehenean goizeko lehen orduetan lainotuta egongo da kantauri isurialdean eta euri langar pixka bat egin dezake.
Euskalmeten arabera, gaur, igandea, oraindik ere giro ezegonkorra izango da kantauri isurialdean; zaparrada batzuk botako ditu eta hauek zertxobait mardulagoak izango dira kostaldean. Gainontzeko lekuetan lainotuta egongo da, baina orokorrean ateri.
Arratsaldean atertzera egingo du eta urdingune zabalak irekiko dira, bereziki barnealdean. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da goizean, baina arratsaldean baretu egingo da. Tenperaturak gorako bidea hartuko du, baina gaur ia ez dugu nabarituko.
Astelehenean goizeko lehen orduetan lainotuta egongo da kantauri isurialdean eta euri langar pixka bat egin dezake. Gero, goizak aurrera egin ahala eguzkiak indarra hartuko du eta arratsalde partean giro eguzkitsua izango da lurralde osoan. Tenperatura minimoak oso freskoak izango dira barnealdean, 5 eta 10 ºC artean kokatuko dira. Eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina oso mantso.
Astearterako, ordea, eguzkia ikusiko dugu. Behe-lainoa sortuko da goizaldean eta egunez goi-hodei batzuk agertuko dira, baina ordu gehienetan urdina nagusituko da. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da eta arratsaldean brisa sartuko da. Gauez giro freskoa izango da, baina egunez tenperatura dezente igoko da; Ebro bailaran 30 ºC-tik gora.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
orain albiste
Kirola
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa