cerrar buscador

07:44

eguraldia

Iragarpena

Hodeiak, euria eta tenperaturen igoera, ostiralera arte

Erredakzioa

Asteazken arratsaldean giro eguzkitsua espero da, ostegun eta ostiral goizean bezala, baina tenperaturen igoerak euriak botako dituzten bero-hodeiak garatzea eragingo du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, asteazkena, goizean zehar zerua hodeitsu egongo da eta euria egin dezake kostaldean, Euskalmeten arabera. Arratsaldean berriz, eguzkia nagusitzen joango da eta barrualdean bero-hodeiak garatuko dira. Tenperaturak zertxobait jaitsiko dira lurralde osoan.

Giro ezegonkorra ostegunerako. Goizean zeruan ostarteak i zango ditugu, baina eguna aurrera joan ahala bero-hodeiak garatuko dira eta bai arratsaldean bai gauean euria egingo du. Tenperatura maximoak 25 gradu inguruan izango dira kostaldean eta 30 gradu inguruan Ebro bailaran.

Ostiral goizean giro eguzkitsua espero da, baina tenperaturen igoerak arratsaldean bero-hodeiak sortzea eragingo du, eta gauean ekaitza bota dezake, batez ere mendi inguruetan. Tenperaturak 25 gradutik gora izango dira kostaldean eta barrualdean 35 gradu inguruan izango dira.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak