cerrar buscador

10:22

eguraldia

Iragarpena

Udako giroa nagusi, asteburuan Euskadin

Erredakzioa

Ostiralean lainoguneak sortuko dira baina zerua urdin geratuko da. Larunbatean tenperatura maximoak lurralde osoan 30 ºC-tik gora egongo dira eta barnealdean termometroa 35 ºC-tik hurbil izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, ostirala, eguraldi eguzkitsua espero da. Egunaren hasieran zenbait lekutan lanbroa eta lainoguneak sortuko dira, baina goizean zehar desegingo dira eta zerua urdin geratuko da, Euskalmeten arabera.

Tenperatura igoko da eta udako itxura hartuko du; kostaldean brisa altxatu eta maximoak 25 ºC inguruan geratuko dira, baina barnealdeko hainbat lekutan maximo horiek 30 ºC-tik gertu espero dira. Goizean haizea aldakor eta ahul ibiliko da.

Larunbatean, hego-haizearen eraginpean egongo gara. Haizeak hego-ekialdetik jo eta tenperatura igoaraziko du nabarmen. Tenperatura maximoak lurralde osoan 30 ºC-tik gora egongo dira eta barnealdean termometroa 35 ºC-tik hurbil izango da. Arratsaldean altxatuko den brisak giro atseginagoa sortuko du, iparraldean behintzat. Zerua urdin egongo da orokorrean, baina azken orduetan bero-hodeiak sortuko dira eta ekaitz arriskua areagotu egingo da, mendebaldean batez ere.

Igandean, eguraldia nahastu egingo da erabat. Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina arratsaldetik aurrera lainoak gailenduko zaizkie urdinguneei. Zaparradak eta ekaitzak han eta hemen bota ditzake, batez ere arratsalde-gau partean eta ipar-ekialdean. Tenperatura jaitsi eta larunbatekoa baino 5 ºC freskoagoa izango da.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak