eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Eguzkia nagusituko da asteburu osoan, baina igande arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke Nafarroan eta Arabako eta Gipuzkoako ekialdean zaparrada bakan batzuk botatzea.
Gaur, ostirala, zeruak garbi edo hodei gutxirekin izango ditugu lurralde osoan, goizaldean barrualdeko haranetan behe-lainoa sortu arren, Euskalmeten arabera. Tenperatura maximoak 28 gradu inguruan izango dira barrualdean eta 25 gradu inguruan kostaldean.
Larunbataren lehen orduetan behe-lainoa eta lanbroa izango ditugu barrualdean. Gainontzeko orduetan, goi-hodei batzuk garatuko dira, baina giro eguzkitsua nagusituko da. Tenperaturak 1 edo 2 gradu altuagoak izango dira ostiralarekin alderatuta.
Udako giroarekin jarraituko dugu igandean. Eguzkia nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, baina arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke Nafarroan eta Arabako eta Gipuzkoako ekialdean zaparrada bakan batzuk botatzea. Tenperatura 30 gradu inguruan izango da barrualdean, eta kostaldean, brisa dela eta, 26-28 gradu inguruan mantenduko da.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa