eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Meteorologoek aurreikusi dutenez, urrian, azaroan eta abenduan tenperaturak gora egingo du, 0,5 gradu inguru.
Uztaila, abuztua eta irailaren lehen erdia 1970etik izandako beroenak izan dira, Estatuko Metereologia Agentziaren (Aemet) arabera. Negua ohikoa baino epelagoa izango da.
Ekaina ere kontuan hartuz gero, 1970etik izan diren uda beroenetakoa izango litzateke aurtengoa; sailkapen horretan 2010ekoak zortzigarren tokia hartuko luke.
Aemeten bozeramaileak, Angel Riverak, eta Aemeten iragarpenen nagusiak, Fermin Elizagak, esan dutenez, udazkena ofizialki 23an sartuko bada ere, udazkeneko eguraldia datorren ostegunetik aurrera hasiko gara nabaritzen.
Iragarpen meteorologikoaren arabera, udazkenean tenperaturak batez besteko baloreen gainetik izango dira.
Meteorologoek aurreikusi dutenez, urrian, azaroan eta abenduan tenperaturak (batez besteko baloreak 11,6 gradutan kokatzen dira) gora egingo du, 0,5 gradu inguru, eta penintsularen hegoaldean nabarituko da gehien.
Gainerako tokietan ez da "seinale berezirik" ikusten; beraz, seguruenik, tenperaturak batez besteko baloreetan kokatuko dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa