cerrar buscador

11:06

eguraldia

Iragarpena

Eguzkia uda agurtzeko eta euria udazkenari ongietorria emateko

Erredakzioa

Asteazkenean udako giroa izango dugu, ostegun arratsaldean urtaro aldaketa nabarituko da, eta ostiralean euria botako du eguerdi partean eta arratsaldeko lehen orduetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, asteazkena, goizaldean behe-lainoa altxatu arren, zerua saretuta agertuko da udako azken egun honetan, Euskalmeten arabera. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradaren bat utz dezakete. Tenperatura maximoek gora egingo dute, eta 28 graduren bueltan mugituko dira ia toki guztietan.

Urtaro aldaketa ostegun arratsaldean nabarituko dugu batez ere. Goizean oraindik ostarteak ikusiko ditugu, baina han-hemenka euri txikia utz dezakete. Arratsaldean, bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-ekaitzak utzi ditzakete. Tenperatura 22-24 gradutara jaitsiko da kostaldean, eta barrualdean 25-26 gradutik gora kokatuko da.

Ostiralean euria botako du eguerdi partean eta arratsaldeko lehen orduetan, batez ere kostaldean. Arratsaldea aurrera joan ahala atertu egingo du Araba eta Nafarroa barnealdeko hainbat zonaldeta. Tenperatura maximoa nabarmen jaitsiko da.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak