cerrar buscador

10:45

eguraldia

Iragarpena

Eguraldi ona asteazken goizera arte

Erredakzioa

Giro eguzkitsua asteartean eta asteazken goizean. Asteazken arratsaldean eta ostegunean hodeiak nagusituko dira eta euria bota dezake.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguraldi eguzkitsua gaurko, asteartea, Euskalmeten arabera. Goizean goiz hodeiak eta lainoa izango ditugu, baina goizean zehar garbituko du. Arratsaldean ere eguzkia nagusituko da. Tenperatura hotz samarra izango da goizean goiz eta egunaren azken orduetan, baina maximoak 20-21 gradu inguruan izango dira.

Asteazken goizean giro onarekin jarraituko dugu, eta zerua oskarbi mantenduko da. Arratsaldean, berriz, hodeiak garatuko dira, eta azken orduetan kostaldean euria egin lezake. Tenperaturak gora egingo dute.

Ostegunean hodei ugari izango dugu egun osoan eta eguria egin dezake edozein momentuan. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta tenperaturak jaitsiko dira.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak