eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Euskalmeten arabera, euriak ez digu asteartera arte atseden emango eta tenperaturak bere horretan mantenduko dira.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, euria lagun izango dugu aste hasieran ere eta ez dugu aterkia etxean utziko. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta horren ondorioz, hezetasun nagusi izango da eta zaparradak ugariak izango dira kostaldean. Hala ere, aurreko egunetan baino euri gutxiago espero dugu. 1100 metrotan kokatuko da elur-kota eta tenperaturak 12º-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 8º barnealdean.
Eguraldiak hobera egingo du asteartean. Oraindik zaparradak izango dira baina aurreko egunetan baino arinagoak. Kantaurialdean batez ere espero dira eta tenperaturak bere horretan mantenduko dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa