08:38

eguraldia

Orrialde berria

Eskiari buruzko informazio guztia eitb.com-en

E.G.

Erredakzioa

Asteburuan hasiko da 2010-2011 denboraldia. Azaroaren 27tik apirilaren 25era informazio guztia eskura izango duzu gure orri berrian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

eitb.com-ek eskiari buruzko informazioa emango dizun orrialde berria estreinatu du. Elur-parteak, estazioen zerbitzuak eta interesgarriak diren datuak aurkituko dituzu bertan.

Kontsulta ezazu Eguraldia atalaren barruan aurkituko duzun orrialde berria, zein estaziora joan nahi duzun erabakitzeko. Ostegunero eguneratuko dugu orria, eta hala, asteburura begira estazioak eta errepideak nola dauden jakingo duzu joan aurretik.

Webkamerak eta estazio bakoitzaren ezaugarriak

Estazio bakoitzaren izenaren gainean klik eginda, bakoitzaren ezaugarriak eta zerbitzuak biltzen dituen fitxetara jo ahal izango duzu: nola heldu, kokapena, eski motak, ibilbideak, eskura dituzun zerbitzuak eta inguruan dauden leku interesgarriak. Horrez gain, estazioaren inguruko zure iritzia etaeskiaren inguruko argazkiak bidali ahalko dituzu.

Elurraren egoerari buruzko informazio eguneratuaz gain, zure begiekin ikusi ahal izango duzu zer nolako giroa dagoen eski-estazio batzuetan, han dituzten webkameri esker (Alto Campoo, Cerler, La Mongie, Baqueira-Beret, Valdezcaray etab.)

Hauek dira eitb.com-en aurkituko dituzun eski-estazioak, mendilerroaren arabera sailkatuak:

Kantabriar Mendikatea: Alto Campoo.

Nafarroako Pirinioak: Irati, Abodi, Belagua.

Aragoiko Pirinioak: Somport/Candanchu, Panticosa, Valdelinares, Formigal, Cerler, Candanchu, Astun, Boi-Taull.

Pirinio Garaiak: La Mongie, Luz-Ardiden, Gavarnie-Gèdre, Cauterets, La Pierre St Martin, Gourette, Piau, Saint-Lary.

Kataluniako Pirinioak: Llanos del Hospital, Masella, La Molina, Baqueira-Beret.

Iberiar Mendikatea: Valdezcaray.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena