eguraldia
Giro epela
Erredakzioa
Euskalmeten iragarpenaren arabera, hego haizeak ipar haizeari bide emango dio asteazkenean, euri gehiago botako du eta tenperaturak apur bat jaitsiko dira.
Informazio gehiago (2)
Hego haizeak tenperaturen gorakada eragin du. Bilbon 19ºC daude; 16ºC Donostian; 9ªC Gasteizen; eta 12ºC Iruñean.
Errepideen egoera
Kontuz ibiltzeko gomendioa luzatu du Herrizaingo Sailak errepidean elurra eta izotza dagoela eta.
Hain zuzen Nafarroako lau errepide itxita daude: Burgi-Isaba (Na137), Salazar-Frantzia (NA 2011), Lau Borda-Irati (NA 2012), eta Irurita-Eugi (NA 1740). Horrez gain, Sanpelayo-Areneko mendatea itxita dago Bizkaian.
Zirkulazioaren gorabehera guztiak jarraitzeko sakatu hemen.
Iragarpena
Euskalmeten iragarpenaren arabera, hegoaldeko haize zakarraren eraginpean jarraituko dugu. Haize-bolada indartsuenak kostaldean eta mendi inguruetan izango dira, baina arratsaldetik aurrera baretu egingo da. Goizean giro iluna izango dugu eta euria arina egingo du. Arratsaldean atertze aldera egingo du eta hodei geruza saretuz joango da. Tenperaturak, barnealdean nabarmen igoko dira.
Eguraldiak bere horretan mantenduko da asteartean: hegoaldeko haizea, hodei ugari, baina euri gutxi. Euria batez ere, barnealdean botako du, eta kostaldean zaparradak arinagoak izango dira. Arratsaldean haizeak indarra galduko du. Gaueko tenperaturek gora egingo dute.
Aldaketak izango ditugu asteazkenean. Haizea aldatu egingo da eta goizean hegoaldetik joko du, baina arratsaldetik aurrera iparraldera egingo du. Aurreko egunetan baino euri gehiago egingo du. Tenperaturak apur bat jaitsiko dira.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa