09:41

eguraldia

Iragarpena

Hego haizea baretuko da eta tenperatura gozoak izango ditugu Euskadin

Erredakzioa

Euskalmeten arabera, ostegunean euria egingo du eta tenperaturak apur bat jaitsiko dira. Ostiralean, aldiz, giro eguzkitsua izango dugu, baina tenperaturak nabarmen behera egingo dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, asteazkenean, eguraldia aldatu egingo da. Haizea hegoaldetik joko du goiz partean, baina arratsaldetik aurrera iparraldera egingo du. Aurreko egunetan baino euri gehiago egingo du. Tenperaturak apur bat jaitsiko dira.

Ostegun goizaldean zaparradaren bat edo beste bota dezake, baina goizean atertuko du.. Arratsalderako hodei geruza saretuz joango da eta eguzkia nagusituko da. Dena den, tenperaturek behera egingo dute; ordurik epelenetan, termometroek nekez gaindituko dituzte 10 graduak eta minimak 0 graduren bueltan ibiliko dira.

Ostirala eguzkitsu dator, baina hotz kontuak itzuliko dira. Ekialdeko haizeak erratzarena egingo du eta gauean, ohiko lautadetan behe-lainoa sortu arren, goizean jaso eta eguzkia jaun eta jabe izango da. Egunsenti hotza izango dugu, barnealdean izotz mugara jaitsiko da termometroa eta gainera, zenbait puntutan, baliteke izotz handia botatzea. Egunez, eguzkiak ez du larregirik goxatuko eta barnealdean 5 ºC-ren bueltan errendituko da termometroa.


Iruzkinak