cerrar buscador

11:28

eguraldia

IRAGARPENA

Abisu horia EAEn eta Nafarroan, prezipitazio handiagatik eta ekaitzengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Metro koadroko 15 litro pilatu daitezke ordubetean. 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean abisua.

  • Ekaitza Atxondon. Artxiboko argazkia: Ibon Gorrotxategi

    Ekaitza Atxondon. Artxiboko argazkia: Ibon Gorrotxategi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak eta AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak abisu hori bana aktibatu dituzte astelehen honetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, prezipitazio handiagatik eta ekaitz arriskuagatik.

Abisua 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean. Eguraldi iragarpenaren arabera, metro koadroko 15 litro ur pilatu daitezke ordubetean, batez ere barnealdean. Litekeena da, euria egiteaz gain, ekaitzak jotzea eta txingorra egitea.

Goizean hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, baina eguerdian ipar-osagaira egingo du; ekaitz-guneetan baliteke haize-bolada gogorrak izatea. Tenperaturari dagokionez, gorako bidea hartuko du.,

 

 

 

Iruzkinak