eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Egun hotzak espero dira, elurra egingo du bihar, eta elur-maila 400-500 metro inguruan ezarriko da.
Bideoak (1)
Ostiralean euria izango da nagusi, eta elur-kota berriz ere maila baxuetan kokatuko da. Zerua lainotuta egongo da bitartean. Euri gehiago egingo du ipar partean, baina barnealdean ere tarteka euria izango da. Elur-maila 900-1000 m-ra kokatuko da goizaldean baina jaisten hasiko da eta arratsaldeko lehen orduetan 400-500 m-tik gora elurra egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea indarrez ibiliko da eta ondorioz, eguneko tenperatura jaitsi egingo da. Barnealdean izotza botatzeko arriskuarekin jarraituko du, egunaren lehen orduetan eta gauean.
Larunbatean egonkortasuna itzuliko da. Goizean-goiz hotz handia egingo du, eta tenperaturak -1 eta -4 ºC artean kokatuko dira barnealdean. Goizeko lehen orduetan behe-lainoa sortuko da, eta zerua hodei gutxirekin egongo da, nahiz eta arratsaldean zehar ugaritzen joango diren. Eguneko tenperatura pare bat gradu altuagoa izango da hego-haizeagatik, ondorioz, 8-10 ºC izango ditugu kostaldean eta 4-6 ºC barnealdean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa