eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Badirudi amaitu dela aurreko egunetako hotzaldia eta hego haizeak giroa epeldu du datozen egunetarako. Larunbaterako, ordea, urte berriarekin batera, euria etorriko dela iragarri dute.
Informazio gehiago (2)
Aurreko egunetako hotz handiak utzi gaituela dirudi eta datozen egunak epelak eta orokorrean lehorrak izango direla iragarri du Euskalmetek.
Gaur giro atseginarekin jarraituko dugu. Goizean hodeitza handia izango da oraindik eta zenbait tokitan euri apur bat ere egin lezake, baina eguerditik aurrera argitzera egingo du eta ostarte politak zabalduko dira. Hego-haizea indartu egingo da eta haize honek tenperatura epel mantenduko du; kantauri isurialdean maximoak 15 ºC ingurukoak izango dira, hegoaldean 10 ºC ingurukoak.
Ostegunean ere hego-haizearen eraginpean egongo da eguraldia. Zeruan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta hainbat lekutan giro eguzkitsuarekin gozatzeko parada edukiko dugu, goizean batez ere. Haizea zakartu egingo da berriro eta tenperaturak ez du aldaketarik jasango.
Ostiralean hodeiak ugaritu egingo dira. Momentuz, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak baino ez dira izango, baina lurraldearen ekialdean euri tanta batzuk bota ditzake. Hego-haizeak joko du oraindik, baina aurreko egunetan baino ahulago ibiliko da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du orokorrean, baina zenbait lekutan freskoagoa izan daiteke.
Larunbatean ordea, urteberriarekin batera, euria iritsiko da leku askotara eta igandean, berriz, lurralde osora zabalduko dira euri-jasak.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidal eta ikus itzazu paisaia, natura edota zeru ederren argazkiak eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa