cerrar buscador

13:12

eguraldia

Iragarpena

Tenperaturen jaitsiera eta euria, igandeko protagonistak

Erredakzioa

Ipar-mendebaldeko haizearen ondorioz, tenperatura minimoak eta maximoak nabarmen behera egin dute eta bere horretan jarraituko dute asteartera arte. Bihartik aurrera, euria txikia egingo du tarteka.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguraldiak okerrera egin du gaur, igandean. Azken egunetako hego ukituko haize-ufada indartsuak baretu dira eta ipar-mendebaldeko haizea da orain protagonista. Ondorioz, tenperaturek nabarmen egin dute behera, eta maximoek ez dituzte 13-15 graduak gaindituko, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez.

Euskalmeten arabera, goizean hodeiak ugaritu egingo dira, hala, zerua guztiz estalita egongo da eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu. Egunaren bigarren partean elur maila 1000-1200 metrotan kokatuko da.

Bihar, astelehenean, hodeiak tarteka sartuko dira eta zeruak hodeitsu egon dira bereziki goizaldean eta iluntzean. Egunaren bukaeran euri txikia egin lezake. Tenpera minimoak apur bat jaitsi litezke eta maximoetan, aldiz, ez aldaketarik espero. Arabako zenbait lekutan izotzaldiak izan litezke.

Tenperatura maximoak apur bat gora egingo dute asteartean. Gainerakoan, Euskalmetek ez du aldaketa handirik iragartzen; zeruak hodeitsu edo oso hodeitsu egongo dira eta euri arina botako du. Astelehenean bezala, Arabako zenbait lekutan izotzaldiak espero dira.

Ikusi eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta gozatu edota bidali zure argazkiak eguraldiblog-era
&' || 'nbsp;

Iruzkinak