cerrar buscador

11:02

eguraldia

Iragarpena

Eguzkia eta 15 gradutik gorako tenperaturak, larunbatean Euskadin

Erredakzioa

Eguraldi ederra nagusi izango da bihar ere, baina astelehenean hodeiak ugaritu eta tenperatura maximoak jaitsiko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguzkia izango da gaur protagonista eta egunaz gozatzeko parada eskainiko du, Euskalmet Euskadiko Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez.

Euskalmeten arabera, behe-lainoa espera da barnealdeko bailaratan eta zenbait tokitan eguerdi partera arte ez du jasoko. Hego-haize leuna ibiliko da, bereziki, arratsaldetik aurrera. Tenperaturak aurreko egunen antzekoak izango dira barnealdean eta kostaldean apur bat epelagoak, maximak 15-18 graduren bueltan ibiliko dira. Araban izotzaldiak espero direnez, hiriburuan tenperatura minimoek ez dituzte 0 graduak gaindituko. Gipuzkoan eta Bizkaian, aldiz, termometroak batez beste 8 gradutan kokatuko dira.

Bihar, igandean, ez da aldaketa handirik izango. Oskarbi egongo da eta tenperaturak 15 gradutik gorako izango dira hiru lurraldetan. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da eta baliteke zenbait tokitan eguerdira arte ez desegitea; leku horietan giro nahiko freskoa izango da egun osoan. Hego eta hego-ekialdeko haize ahula joko du eta haize-boladak espero dira mendi inguruetan. Tenperaturei dagokionean, barnealdean aurreko egunen antzekoak izango dira eta kostaldean apur jaitsiko dira. Arabako zenbait tokitan izotz txikia egin lezake.

Hodeiak ugarituko dira astelehenean, ahulduta helduko den fronte bat dela eta. Dena den, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo dela iragarri du Euskalmetek. Tenperatura minimoak aurreko egunen antzekoak izango dira eta maximoak apur bat jaitsiko direnez, termometroek ez dituzte 15 graduak gaindituko. Araban izotzaldiak espero dira.

Iruzkinak