eguraldia
Eguraldi-iragarpena
EITB.EUS
Astelehenean, giro eguzkitsua izango dugu; asteartean, goizean, hego-haizea ibiliko da, eta termometroak 35 graduren bueltan kokatuko dira, eta aldaketa iritsiko da arratsaldean.
Asteazkenean aldatuko da eguraldia, baina giro eguzkitsua izango dugu lehenago | Juantxu Aberasturi
Informazio gehiago (1)
Hilaren 27an hasi den astea, alegia, abuztuko azkena, giro eguzkitsuarekin hasiko dugu, baita 30 gradutik gorako maximoekin ere. Asteartean, hego haizearen eraginez, termometroak gorago iritsiko dira, 35 graduren bueltan, baina aldaketa etorriko da arratsalderako, eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egin dute behera. EiTBren 'Eguraldia' saioko lantaldearen arabera, jaitsiera 10 gradukoa izango da zenbait lekutan.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak bere web orrian jakinarazi duenez, eguzkia jaun eta jabe izango da astelehenean; egunaren amaieran, goi-hodeiak ugarituko dira, baina ez dute ondorio handirik ekarriko. Goizean goiz, hegoaldeko zenbait lekutan giro freskoa izan da, baina beroa dugu hizpide; maximoak 30 ºC-tik gora ibiliko dira, kostaldean izan ezik, 26-27 ºC inguruan geratuko baitira, brisaren eraginez.
Aemet Estatuko Meteorologia Agentziaren arabera, Nafarroan, termometroak 33 graduraino igoko dira gaur Lizarran, Iruñean eta Erronkarin; Tuteran, baina, baliteke 34 graduraino iristea.
35º inguru, asteartean, hego haizearen eraginez
Asteartean, bero handia egingo du, hego haizearen ondorioz. Haizea hegoaldetik ibiliko da, bizi, eta tenperatura maximoak 30 ºC-tik gora geldituko dira denean; Kantauri itsasoko kostaldeko zenbait lekutan, 35 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Eguzkia eta bero galanta izango da eguneko lehenengo zatian; alabaina, arratsaldean eguraldia aldatu egingo da: haizea, kostaldetik hasita, mendebalera edo ipar-mendebaldera aldatuko da, bat-batean, eta itsasertzean ufada gogorrekin joko du, aldatu ondoren. Itsasaldeko haizeak giroa freskatu egingo du, eta behe-hodeiak bultzatuko ditu iluntzerako. Bestalde, bero pilaketaren ondorioz, barnealdean bero-hodeiak garatuko dira, eta ekaitzak izango dira zenbait puntutan, batez ere ekialdean.
Foru Erkidegoan, hodeiak goizetik pilatuko dira, eta zaparradaren bat edo beste egin dezake. Baliteke ekaitzak ere jotzea, gogor.
Asteazkenerako, tenperaturaren beherakada handia espero da. Aurreko eguneko bero sargoria alde batera utzi eta balio apaletan mugituko dira termometroak; 22 ºC ingurukoak izango dira maximoak. Egunsentian zerua oraindik nahiko zulatuta agertuko bada ere, berehala goibelduz joango da. Ipar isurialdean, euria egingo du, eta hegoaldean baliteke arratsalde-gau partean zaparrada trumoitsuren bat botatzea. Ipar haizea ibiliko da, goizean ahul, arratsaldetik aurrera indartsuago.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa