12:21

eguraldia

Iragarpena

Eguzkia izango da nagusi asteko lehen egunotan

Agentzia | Erredakzioa

Astelehenean eta asteartean oskarbi egongo da goizez, baina ezegonkortasuna zertxobait handituko da arratsaldez. Asteazkenetik aurrera, eguraldiak okerrera egingo du.

  • Gasteiz. Jose Antonio Fernandez erabiltzailearen argazkia.

    Gasteiz. Jose Antonio Fernandez erabiltzailearen argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Astelehen goizean, oskarbi esnatuko da eguna, eta arratsaldean zertxobait handituko da ezegonkortasuna; arratsalde-gauean, zaparrada trumoitsuren bat edo beste egin lezake, bereziki hegoaldean. Nafarroan, ekaitzak izateko probabilitatea zertxobait handiagoa izango da, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera.

Tenperatura zertxobait jaitsiko da, eta haizea noraezean ibiliko da hasieran, baina arratsaldean iparraldekoa nagusituko da.

Asteartean, ezegonkortasuna handitu egingo da. Giro lasaia eta ostarte zabalak egongo dira egunaren hasieran. Arratsaldean, hodeiak gero eta ugariagoak izango dira, eta ekaitzak garatuko dira, batez ere barnealdean; izan ere, zaparrada mardulak izan daitezke zenbait lekutan, eta kostaldera irits litezke.

Haizea ahul eta aldakor ibiliko da hasieran, eta iparraldekoa nagusituko da arratsaldean. Tenperaturetan, ez da aldaketa handirik izango.

Asteazkenean, ezegonkortasuna nagusituko da. Trumoi-ekaitzak izango dira goizean goizetik eta nonahi. Hodeiak aldakorrak izango dira, eta ostarte zabalak ireki daitezke zaparrada eta zaparrada artean.

Haizea aldakor ibiliko da goizean, eta iparraldera egingo du arratsaldean. Tenperaturan, aldaketa gutxi egongo da, eta maximoak 25 ºC inguruan ibiliko dira.

Iruzkinak