cerrar buscador

13:32

eguraldia

Iragarpena

Hotz handia eta zerua oskarbi, igandera arte Euskadin

Erredakzioa

Izotz arriskua dela eta, abisua egongo da, barnealdean zein kostaldean, argitzean eta iluntzean. Igande goizean elur-kota 100-200 metrotan ibiliko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ostiral goizean, lainoak desagertuz joango dira egunak aurrera egin ahala. Arratsaldean, neguko giroa izango dugu; eguzkitsua baina aurreko egunetan baino hotzagoa.&' || 'nbsp; Iluntzean termometroak behera egingo du eta, azken orduetan, barnealdeko hainbat lekutan 0 ºC azpitik egongo da, Euskalmet euskal meteorologia agentziak zabaldu duenez.

Larunbatean ere eguraldi hotza eta argia espero da. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da eta horregatik goizean goiz hotz handia egingo du. Barnealdean izotza egingo du eta baliteke kostaldean ere egitea. Gauean hodeiak ugaritu egingo dira, ipar-mendebaldean batez ere; ekaitzik izateko arrisku handia baitago eta 100-200 metrotik gora elur-moduan egingo du gainera. Hala ere, elurra egitekotan, oso elur gutxi espero da.


Igandean elur-kota baxuak

Igandearen lehenengo partean zerua hodeitsu egongo eta prezipitazio txikia egingo du, Bizkaian eta Arabako iparraldean batez ere, 100-200 metroko elur-kotarekin. Tenperatura minimoak, behintzat, ez dira hain hotzak izango, goizaldeko hodeiei esker, eta kostaldean ez du izotzik egingo, seguruenik. Egunaren bigarren partean ateri egongo da eta tarteka eguzkia gailenduko da zeruan, lurraldearen ekialdean batez ere.


Abisua, ostiral eta larunbatean

Izotza-arriskua dela eta, abisu horia ezarri du euskal agentziak, gaur arratsaldetik bihar, larunbata, eguerdira arte.
Halaber, larunbat arratsaldean abisua berriz ere egongo da indarrean, gauerdira arte.

Iruzkinak