16:53

eguraldia

Iragarpena

Hotz handia eta izozteak nagusi, igandean eta astelehenean

Erredakzioa

Herrizaingo Sailak gaueko eta goizaldeko izozteengatik ezarritako abisu horia astelehen gauera arte luzatzea erabaki du.

380
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmeten iragarpenen arabera, igandean giro berdintsuarekin jarraituko dugu. Zerua estali samar agertuko da eta goiz partean zertxobait busti dezake, bereziki mendebaldean, Bizkaia eta Araba iparraldean hain zuzen. Elur maila 200 m-ren bueltan ibiliko da. Arratsaldean ateri eutsiko dio eta ekialdean eta hegoaldean batez ere hodeiak gutxitu egingo dira.

Tenperatura hotzak espero ditugu, bai goizean goiz eta gauean, eta baita egunez ere. Maximak 3ºC eta 7ºC artean izango dira. Barnealdean izotza agertuko da nonahi, eta kostaldearen ekialdean ere, izotza egin dezake.

Astelehenean, hotza izango dugu hizpide berriro ere. Barnealdean termometroa zeroz azpitik kokatuko da denean eta kostaldearen ekialdean ere izotza ager daiteke. Eguneko beroenak balio berdintsuetan mugituko dira; 5-7 ºC-tik ezin pasa ibiliko dira kostaldean eta 5 ºC-tik behera geratuko dira gainerako tokietan.

Giro argia nagusituko da, hala ere, arratsaldetik aurrera hodei multzoak agertuko dira. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da zenbait bailaretan.

Iruzkinak