eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Ipar haizeak joko duenez, tenperaturak apur bat jaitsiko dira. Prezipitazioak ugariagoak izango dira, bereziki, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du bihar goizaldera arte elurra eta izotza direla eta.
Euskalmet Euskadiko Meteorologia Agentziaren arabera, gaur zerua hodeitsu egongo da eta arratsalderako guztiz estalita. Goizean noizbehinka euria egingo du eta arratsaldean, prezipitazioak ugarituko dira, bereziki, Bizkaian eta Gipuzkoan. Elur kota 500 metrora jaitsiko da iluntzean. Ipar haizeak joko duenez, tenperatura maximoak apur bat egingo dute behera; termometroek ez dituzte 10 ºC gaindituko kostaldean eta barnealdean, 5º C-ren bueltan ibiliko dira. Gauean izotza izango da barnealdeko zenbait lekutan.
Astelehenean zerua oso hodeitsu egongo dela iragarri du Euskalmetek. Tarteka euria egingo du, batez ere, kostaldean. Elur kota 500-600 m inguruan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko haize ahula ibiliko da eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira. Barnealdean izotza izango da.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa