eguraldia
IRAGARPENA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Itsasgoretan 2,5 eta 3,5 metro arteko olatuak espero dira. Giro bustiarekin hasiko dugu astea.
3 metrotik gorako olatuak espero dira euskal kostaldean. Argazkia: EiTB
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteartera arte luzatu du itsasaldeko arriskuagatik igandean aktibatutako abisu horia; izan ere, 2,5 eta 3,5 metro arteko olatuak espero dira.
Astelehenean, berriz, itsasgora denean egongo da abisua indarrean: 01:00ak eta 04:00ak bitartean, eta 14:00ak eta 16:00ak bitartean. Oro har, 2,5 eta 3 metro arteko olatuak espero dira.
Asteartean, goizaldean aktibatuko da abisu horia, itsasgorarekin bat eginez (03:20an izango da itsasgora), 02:00etatik 04:00etara.
Iragarpena
Euskalmetek iragarri duenez, giro petral eta bustiarekin hasiko dugu astea. Fronte hotz bat iristearekin batera, euritarako joera nagusituko da. Giro euritsua izango da, eta zaparrada mardulak izango dira tarteka; arratsaldean ekaitzak jo dezake. Hasiera batean, haizea hegotik ibiliko da, baina goizean ipar-mendebaldetik zakar finkatuz joango da; haizeguneetan gogor joko du boladaka. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, eta minimoak nabarmen igoko dira.
Asteartean, goizean goiz eta egunaren azken orduetan, hodeitsu agertuko da zerua, eta euri pixka bat egin dezake tarteka. Eguerdi partean eta arratsaldean, aldiz, litekeena da ateri eustea eta hodeitza saretuta izatea. Haizea mendebaldetik ibiliko da goizean eta hego-mendebaldetik finkatu eta indartu egingo da arratsaldean, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoak astelehenekoak baino koskatxo bat gorago geldituko dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa