10:58

eguraldia

IRAGARPENA

Abisu horia ezarri dute asteartean eta asteazkenean haizeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Haize-boladak orduko 80 kilometro ingurukoak izango dira Bizkaian, orduko 60 eta 80 kilometro artekoak Gipuzkoan eta orduko 20 eta 60 kilometro ingurukoak Araban.

  • Haizea eta euria EAEn. Argazkia: EiTB

    Haizea eta euria EAEn. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du gaur, asteartea, haizeagatik mendi inguruetako haizeguneetan 21:00etatik 24:00etara. Hego-osagaiko haize-boladek orduko 100 kilometroko abiadura gainditu dezakete mendi inguruetako haizeguneak diren lekuetan, bereziki mendebaldean. Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak orduko 80 kilometro ingurukoak izango dira Bizkaian, orduko 60 eta 80 kilometro artekoak Gipuzkoan eta orduko 20 eta 60 kilometro ingurukoak Araban.

Asteazkenean ere abisu horia indarrean izango da haizeagatik, mendi inguruetako haizeguneetan 00etatik 06:00etara. Hego-osagaiko haize-boladek berriro orduko 100 kilometroko abiadura gainditu dezakete mendi inguruetako haizeguneak diren lekuetan, bereziki mendebaldean. Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak orduko 80 kilometro ingurukoak izango dira Bizkaian, orduko 60 eta 80 kilometro artekoak Gipuzkoan eta orduko 20 eta 60 kilometro ingurukoak Araban.

Bestalde, azken egunotako abisu horia itsasaldeko arriskuagatik eta olatuengatik amaitu egin da.

 

 

 

Iragarpena

Euskalmetek iragarri duenez, goizean goiz eta azken orduetan zerua oso hodeitsu egongo da, eta eguneko erdiko orduetan tarteka hodeitsu. Goizaldean eta goizean goiz euri txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina; baliteke noizbehinka trumoi-ekaitzak izatea. Azken orduetan euri txikia egingo du. Goizaldean eta goizean goiz mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin kostaldean. Goizean haizea hegomendebaldetik finkatuko da, bolada gogorrekin eta gauean oso gogorrekin, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira, eta tenperatura maximoetan ez aldaketarik izango.

Asteazkenean, goizean goiz eta egunaren azken orduetan, hodeitsu agertuko da zerua, eta euri pixka bat egin dezake tarteka. Eguerdi partean eta arratsaldean, aldiz, litekeena da ateri eustea eta hodeitza saretuta izatea. Haizea mendebaldetik ibiliko da goizean eta hego-mendebaldetik finkatu eta indartu egingo da arratsaldean, bolada gogorrekin. Tenperaturan, aldaketarik ez.

Ostegunean, zerua tarteka hodeitsu egongo da. Egunaren bigarren partean hodeiak ugaritu egingo dira eta euri txikia egingo du. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin haizeguneetan. Tenperaturan, aldaketarik ez.

Iruzkinak