11:46

eguraldia

Eguraldia

Olatu handiak berriro Euskadin

Erredakzioa

Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri du, olatuak 3,5 eta 4 metro artekoak izan litezke eta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri du gaurko eta biharko olatu handiak direla eta.

Hain zuzen ere, gaurko olatuak 3,5 eta 4 metro artekoak izan litezke, eta arratsalde-gau partean 3,5 metro ingurukoak.

Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metro inguruko olatuak altxatzeko probabilitatea txikia da, eta arratsalde-gau partean 3 metrokoak izando dira.

Ostiralean, olatuen altuera adierazgarria 3,5 metro ingurukoa izateko probabilitatea txikia da; goizaldea aurrera joan ahala jaitsi eta 3 metro ingurukoa izango da.

Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 metro inguruko olatuak altxatzeko probabilitatea txikia da; goizaldean jaitsi eta 2,5 metrokoak altxatuko ditu.

Eguraldiari dagokionez, gaur depresio batek Kantauri itsasoa zeharkatuko du eta arratsaldetik aurrera euria ekarriko digu. Goizean goiz euri aput bat egin dezakeen arren, eguerditik aurrera espero dira prezipitaziorik handienak. Orduan haizea mendebal/hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera aldatuko da eta bolada gogorrak izango dira. Tenperatura maximoak iaitsi egingo dira eta ondorioz elur-kota 1000-1100 metro inguruan kokatuko da.

Ostiralaren hasieran euri apur bat egingo du oraindik. Goizean atertzera egingo du eta ostarteak ikusiko ditugu. Arratsalde-gau partean zerua estaliko da berriz eta euria egin dezake berriro. Goizetik aurrera haizeak hego-mendebaldetik joko du eta bere eraginpean tenperatura maximoak igoko dira, gutxi bada ere.

Iruzkinak