eguraldia
IRAGARPENA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Haize-boladak orduko 80 kilometro ingurukoak izango dira Bizkaian, orduko 60-70 kilometrokoak Araban eta orduko 60 kilometro ingurukoak Gipuzkoan.
Haizea Oñatiko bailaran. Argazkia: Angel Guridi
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du astebururako hego-mendebaldeko haize-boladek orduko 100 kilometrotik gorako abiadura gainditu baitezakete haizeguneetan.
Bestalde, haizeguneak ez diren tokietan, hego-mendebaldeko haize-boladak orduko 80 kilometro ingurukoak izango dira Bizkaian, orduko 60-70 kilometrokoak Araban eta orduko 60 kilometro ingurukoak Gipuzkoan.
Abisua larunbateko 21:00etatik igandeko 03:00etara ezarri dute.
Abisu horia haizeagatik, larunbat gauean eta igande goizaldean.
— Euskalmet (@Euskalmet) 23 de noviembre de 2018
Aviso amarillo por viento para las últimas horas del sábado y la madrugada del domingo. #AbisuHoria #haizea pic.twitter.com/XCJCODbKEM
Iragarpena
Euskalmetek iragarri duenez, larunbatean zerua hodeitsu egongo da, eta erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira; gauean, hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu geratuko da. Azken orduetan, prezipitazio txikia egingo du, batez ere mendebaldean. Hego/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, batez ere mendebaldean eta azken orduetan.
Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik izango edo gutxi jaitsiko dira; maximoetan, aldiz, aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.
Igandean, antzeko giroa izango da. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Arratsaldean, zerua hodeitsu egongo da tarteka, eta gauean ugaritu egingo dira hodeiak. Prezipitazio txikia egingo du, zenbait tokitan ertaina, bereziki goizaldean eta goizean goiz; goizean, atertzera egingo du. Goizaldean, hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogorrekin haizeguneetan. Goizean, mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuko da, ahul-bizi, bolada gogorrekin haizeguneetan; gauean, ahuldu eta aldakor geratuko da.
Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira, bereziki kostaldean.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa