eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Euriak atsedenaldia emango digu igande goizean baina arratsaldean itzuli eta astelehenera arte lagun izango dugu. Tenperatura freskoagoekin hasiko dugu astea.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, noizbehinkako zaparradak nagusi izango dira larunbatean Euskadin. Euriak atsedenaldia emango digu igande goizean eta ostarteak izango ditugu. Arratsaldean fronte bat sartuko da eta euria egingo du astelehenera arte.
Arabatik eta Bizkaitik fronte bat sartuko da gaur eta herrialde osora hedatuko da. Horrenbestez, zeru hodeitsuak eta euria tarteka izango dugu. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du. Gauean atertuz joango da eta hodeiak gutxitu egingo dira. Termometroak 14-15 graduren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 12 gradu izango dira barnealdean.
Igande goizean zerua ez da hain hodeitsu egongo. Arratsaldean, berriz, hodeiak ugaritu dira, zerua oso hodeitsu geratuko da eta euri txiki-ertaina egingo du, ugariago egunaren amaieran kostaldean. Gauean elur-kota 1000-1200 metrora jaitsiko da. Tenperaturei dagokienez, minimoak apur behera egingo dute eta maximoak bere horretan jarraituko dute.
Astelehenean egoera antzekoa izango da; hodeiak nagusi izango dira zeruan eta zaparradaren bat izango da, bereziki kostaldean, eta arratsaldean Gipuzkoan ugariagoak izango dira.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa