eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Elur maila igande arratsaldean jaitsiko da. Izotza eta ekaitzak espero dira astelehenerako, txingorra ere bota dezake.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez,elur maila 700 metrora jaitsiko da igande arratsaldean. Okerrera egingo du astelehenean eta asteartetik egoera hobetuko du.
Gaur, larunbatean, zeruak oso hodeitsu izango dira. Euria arina egingo du bereziki kostaldean eguerditik aurrera. Horrez gain, haizeak mendebaldetik ipar-mendebaldera aldatuko denez, apur bat egingo dute behera.
Igandean giro desatsegina izango dugu. Goizean zeruak hodeitsu egongo dira eta kostaldean euria botako du. Elur maila 1100 metrotik 700-800 metrora behera egingo du arratsaldean. Baliteke ekaitzak izatea gau partean. Tenperaturei dagokionez, minimoak bere horretan jarraituko dute edo apur bat jaitsiko dira eta maximak nabarmen egin dute behera. Barnealdean izotza espero da.
Euria protagonista izango da astelehenean ere. Elur maila 600-700 metrotan kokatuko da, baina goizaldean eta iluntzean 500 metrotara elur bota lezake. Horrenbestez, tenperaturak freskoagoak izango dira. Baliteke, ekaitzak eta txingorra izatea.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa