10:47

eguraldia

Iragarpena

Negua bueltan da otsaileko azken igandean

Erredakzioa

Elur maila 600 metrotan kokatu da astelehenean eta asteartean eta termometroek ez dituzte 10 graduak gaindituko. Baliteke ekaitzak eta txingorra izatea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, igande honetan zeruak oso hodeitsu izango dira eta euria egingo du bereziki kostaldean. Arratsaldean elur maila 1100 metrotatik 700-800 metrora jaitsiko da eta ekaitzak izan litezke. Tenperatura minimoak eta maximoak apur bat egingo dute behera eta izotza espero da barnealdean.

Astea hasteko eta otsailari agur esateko, hotza izango dugu lagun astelehenean. Elur maila 600-700 metrotan kokatuko da, baina goizaldean eta iluntzean 500 metrotara elur bota lezake. Baliteke, ekaitzak eta txingorra izatea.

Astelehenean bezala, asteartean ere termometroek ez dituzte 10 graduak gaindituko. Zaparradak, aldiz, ez dira hain ugariak izango eta elurra bota lezake 600 metrotan. Baliteke ekaitzak eta txingorra izatea.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.


Iruzkinak