cerrar buscador

00:08

eguraldia

Iragarpena

Elurra eta izotza Euskadin, ostegunera arte

Erredakzioa

-Nafarroa alerta laranjan dago eta elur-jausiak izan litezke.

-Elur maila 500-600 metroetatik 800 m-ra igoko da asteazkenean.

-Termometroek ez dituzte 10 graduak gaindituko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du ostegunera arte izotza eta elurra dela eta. Asteazkenean izotza espero da barnealdean, bereziki, goizaldean eta iluntzean. Horrez gain, 1000 metrotik behera elurra iragarri dute.

Halaber, Nafarroa alerta laranjan dago elurragatik eta elur-jausiak izan litezke, AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak iragarri duenez.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaur, asteazkena, elurra 600-800 metrotan izango da. Egunak aurrera egin ahala, geroz eta prezipitazio gutxiago espero dugu. Goizaldean oraindik zaparrada batzuk bota ditzake, batez ere Bizkaian; gainontzeko orduetan zaparradak txikiagoak eta bakanagoak izango dira. Ekaitz arriskua
desagertu egingo da.

Tenperatura berdintsuekin jarraituko dugu; barnealdeko zenbait txokotan izotza ager daiteke berriro, eguneko lehen orduetan eta baita azken orduetan ere. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez; Iruñean 1 gutxienez eta 6 gehienez; Donostian 5 gutxienez eta 8 gehienez; eta Gasteizen 1 gutxienez eta 5 gehienez.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.

Iruzkinak