12:12

eguraldia

Eguraldia

Tenperatura 27ºC inguruan izango da, gaur eta bihar Euskadin

Erredakzioa

Arratsalde partean hodeiak areagotu egingo dira eta ekaitzak izan daitezke, batez ere barrualdean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Beroa protagonista izango da Euskadin hurrengo egunetan. Euskalmeten arabera, gaur haizeak hego-ekialdetik joko du eta tenperatura igoarazi egingo du; maximoak 23-25 ºC ingurura iritsiko dira. Arratsaldean kostaldean brisa sartuko da eta giroa freskatu egingo da pixka bat.

Zerua nahiko garbi egongo da ordu askotan, baina arratsalde partean, beroaren eraginez trumoi-hodeiak haziko dira eta posible da zaparrada trumoitsuren bat edo beste botatzea, bereziki barnealdean.

Ostiralean hego-haizea zakartu egingo da eta horixe izango da ostegunetik ostiralera nabarituko den aldaketa bakarra. Izan ere, gainerakoan antzera joango da eguna: goizean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira.

Barnealdeko puntu batzuetan trumoiak lehertu eta zaparradak bota ditzake. Tenperatura maximoak 24 eta 27 ºC-ren artean ibiliko dira.

Iruzkinak