11:20

eguraldia

Bero-bolada

Termometroak 40 gradura gerturatuko dira berriro EAEn

Erredakzioa

Bero handia iragarri dute gaurko eta Herrizaingo Sailak laranja koloreko alerta mantendu du. Halaber, Bizkaian eta Gipuzkoan galerna arriskua dela eta alerta horia ezarri dute.

02:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bero zakarrarekin hasiko dugu astea. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, astelehenean eguzkiak indartsu joko du eta hego-haizeak bazterrak berotzen jarraituko du, termometroak 40 ºC-ra gerturatuko dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, berriz, kostaldean bat-batean hego-haizeak iparraldera egingo du eta bolada gogorrekin joko du, beraz, enbata sartu daiteke.

Gainera, beroaren ondorioz, trumoi-lainoak garatuz joango dira eta iluntzerako lehertu egin daitezke hainbat puntutan.

Datozen egunetarako aurreikuspenaren arabera, aldaketa dator. Bihar asteartea, fronte ahul bat iritsiko zaigu eta termometroak 20-25 ºC-ren artean geldituko arratsaldeko lehen orduetan. Goizaldean trumoiak jo dezake han-hemenka eta ondoren frontea iristearekin batera, itsasaldetik hodeiak sartuz joango dira eta euri txikia utziko dute.

Asteazkenean Termometroak behera egingo du eta eguneko altuenak 19-21 ºC artean geldituko dira. Zeru-gainean hodeiak gailenduko dira eta noizbehinka euri txikia uzten jarraituko dute.


Alerta laranja

Tenperatura altuak direla eta Herrizaingo Sailak alerta laranja mantendu du.

Horrez gain, Bizkaian eta Gipuzkoan alerta horian daude galerna arriskuagatik.


Igandea, azken hamarkadako egunik beroenetakoa

Aurreikuspenak bete egin dira eta EAEn bero handia izan da nonahi; 20 udalerritan 40 ºC-ak gainditu dituzte.

Igande hau hamarkadako egunik beroenen artean dago.


Beroari aurre egiteko gomendioak

Babes Zibilak zenbait gomendio eman ditu bero handiari aurre egiteko. Horien artean, ahal den neurrian kalera ez ateratzea eta eguzkitan ez jartzea. Likidoak sarri edatea ere komeni da.

Eguerdi aldera kanpoan ariketa fisikorik ez egiteko ere eskatzen dute. Jatekoari dagokionez, otordu arinak eta maiz egitea gomendatzen dute, ur, gatz mineral, fruta eta barazki ugarirekin.

Ikusi erabiltzaileek bidaltzen dizkiguten argazkiak.

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago