16:21

eguraldia

Iragarpena

Giro egonkorra eta tenperatura freskoagoak, EAEn

Erredakzioa

Asteartean eguzkia eta beroa izango ditugu hizpide. Astearteak euri txikia ekarriko du eta gainontzeko egunetan hodeiak eta eguzkia tarteka izango dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguzki tarte anitz izango ditugu astean zehar, tenperaturek zertxobait behera egingo badute ere, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.

Astearte honetan, gizo eguzkitsua eta beroa izango dugu eta temperaturak ere gora egingo dute, 30º-ren inguruan kokatuko da barnealdean eta 25º kostaldean. Ekialdeko haizeak joko du goizean eta arratsalde aldera berriz, ipar-haizea sartzen hasiko da. Iluntzerako hodeiak nabarmenduko dira mendebaldetik ekialdera.

Asteazkenean, fronte batek zerua estaliko du eta euri apur bat ere egingo du, iparraldean bereziki. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da eta egunez fresko samar egingo du. Termometroak, gehienez jota, 25º markatuko du.

Ostegunean, giro goibela izango da eta zirimiria egin dezake bai kostaldean eta baita ekialdean ere. Arratsaldean ostarteak nabarituko dira, ekialdean batez ere. Iparraldeko haizeak jarraituko du eta tenperatura beroenak 22-24º-koak izango dira.



Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago