cerrar buscador

08:39

eguraldia

Iragarpena

Gaur giro eguzkitsua Euskadin, baina bihar euriteak itzuliko dira

Erredakzioa

Beroaren ondorioz trumoi-hodeiak garatuko dira barnealdean, beraz, litekeena da zaparrada trumoitsu batzuk botatzea puntu batzuetan asteazkenetik aurrera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Asteartean giro eguzkitsua. Ekialdeko haizeari esker, zerua nahiko garbi geratuko da. Tenperaturak gora egingo du eta altuenak 27 eta 31 ºC artean kokatuko dira. Iluntze partean trumoi-hodei batzuk garatuko dira eta posible da barnealdeko punturen batean tanta batzuk uztea.

Asteazken arratsaldean trumoi-ekaitzerako joera. Oskarbi esnatuko da eguna eta hego-haizea harro samar ibiliko da, beraz, tenperatura asteartean baino gehiago igoko da. Arratsaldean, ordea, aldaketak hasiko gara nabaritzen; kostaldean behe-hodeiek pixkanaka zerua estaliko dute eta barnealdean, beroaren eraginez, trumoi-hodeiak garatuko dira. Eguna amaitzerako, beraz, litekeena da zaparrada trumoitsu batzuk botatzea barnealdeko puntu batzuetan.

Ostegunean hodeitzar ilunak eta urdingune txikiak tartekatuko dira zeruan eta irregularki banaturiko puntu batzuetan zaparradak botako ditu, bereziki egunaren bigarren partean; orduan zaparradak handiagoak izango dira eta posible da trumoiak ere jotzea. Haizea iparraldera aldatuko da eta giroa freskoagoa izango da, eramangarriagoa.

Iruzkinak