eguraldia
Igande honetan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Tenperatura maximoak 33º-ren bueltan ibiliko dira kostaldean, eta 37º inguru Bizkaia barnealdean. Beroagatik ezarritako abisu horia 13:00etatik 19:00ak arte egongo da indarrean.
Haurrak, urarekin jolasean. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du igande honetan Euskadin, tenperatura oso altuak izango direlakoan eta sute-arriskuagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Tenperatura altuengatik ezarritako abisu horia 13:00etatik 19:00ak arte egongo da indarrean. Tenperatura maximoak 33º-ren bueltan ibiliko dira kostaldean, eta 37º inguru Bizkaia barnealdean. Bestalde, trantsizio zonaldean eta Ebro inguruan 34-35º-ren bueltan geratuko dira.
Gainera, baso-sute arriskuagatik abisu horia ere ezarriko dute, 09:00etatik 24:00ak arte, tenperatura altuengatik eta hego-haizeagatik. Abisu bera astelehenean ezarriko dute berriro, 00:00etatik 15:00ak arte.
LARUNBATA
Gaurko, abisu horia ere izango da indarrean, 16:00etatik 19:00ak arte, itsas arriskuagatik. Izan ere, metro inguruko olatua espero da eta, 17:35etarako izango den itsasgoraldiarekin, 4,2 metro inguruko olatuak espero dira. Marea biziak direla eta, urak gainezka egin dezake hainbat puntutan.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa