cerrar buscador

06:54

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Iritsi da euria azkenean Euskadira

EITB MEDIA

Astelehen eguzkitsu eta epel baten ostean, astearteak aldaketa dakar. Fronte bat sartuko da arratsaldean: tenperaturak jaitsi egingo dira eta zaparrada mardulak espero dira kostaldean. Giro nahasiarekin jarraituko dugu asteburura arte gutxienez.

  • Bi pertsona paseatzen Hondarribian, euritakoaren azpian. Argazkia: Jose Maria Vega

    Bi pertsona paseatzen Hondarribian, euritakoaren azpian. Argazkia: Jose Maria Vega

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Astea eguzkiarekin eta tenperatura epelekin abiatu dugun arren, gaurkoak aldaketa dakar, eta, fronte bati esker, euritara joko du azkenean Euskadin, EITB Mediako Meteorologia zerbitzuaren iragarpenaren arabera.  

Gauzak horrela, astearte arratsaldean, tenperaturak jaitsi egingo dira (18 ºC-ko maximoak izango ditugu) eta zeruak estalita egongo dira. Gainera, zaparradak izango ditugu EAE osoan, mardulagoak kostaldean eta arinagoak Arabako barnealdean. Nafarroako barnealdean, zoritxarrez, ez da euririk espero, eta lehor jarraituko du.

Asteazkenetik aurrera, giro nahasia eta euria izaten jarraituko dugu, asteburura arte gutxienez, eta tenperatura maximoak 15-16 ºC-ren bueltan ibiliko dira.

Une oro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, eta zure argazkiak bidali.

Iruzkinak