eguraldia
Iragarpena
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Abisua indarrean egongo da 06:00etatik 15:00ak arte, ordu horien bitartean zaparrada ertainak botako dituelako. Zeinbat lekutan, zaparradak handiak izan daitezke eta ekaitzak jo dezake.
Pertsona bat euripean paseatzen, Irunen. Argazkia: EFE
Igande honetan Bizkaian eta Gipuzkoan zaparrada mardulak izango direlakoan, abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Abisua indarrean egongo da 06:00etatik 15:00ak arte, ordu horien bitartean zaparrada ertainak botako dituelako. Zeinbat lekutan, zaparradak handiak izan daitezke eta ekaitzak jo dezake.
Ostiral honetako 00:00ak pasata, Gipuzkoako Eskas meteorologia-estazioak metro karratu bakoitzeko 17,8 litro ur bildu ditu, Euskadin izandako kopururik handiena.
Igande honetarako, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, egunaren lehenengo parterako zaparradak espero dira, mardulak kostaldean, baina hegoaldean gutxi botako du. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du, eta tenperaturak gradu pare bat gora egingo du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa