16:26

eguraldia

Abisu horia amaituta

Goizuetako Eskas estazioan 51,3 litro bota ditu 24 ordutan, 14,4 litro ordubetean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Euriagatik abisu horia amaituta, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan bota du gehien azken 24 ordutan. Lizartzan 40,1 litro pilatu dira 24 ordutan eta 39,3 Berastegin. Ibaiak asko hazi dira goizean zehar, Gipuzkoan batez ere, baina egoera baretzen ari da dagoeneko.

  • Ur-tantak, zuhaitz baten adarretan. Argazkia: EFE

    Ur-tantak, zuhaitz baten adarretan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Amaitu da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur goizetik 15:00ak arte prezipitazio handiengatik ezarritako abisu horia. Denean bota badu ere, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko inguruak izan dira euritsuenak. Zaparrada handiak izan dira eta ekaitza ere lehertu da toki askotan. 

Euskalmetek jakitera eman duenez, Eskas estazioan (Goizueta, Nafarroa) pilatu da euri gehien azken 24 ordutan, 51,3 litro, zehazki. Araxes estazioan (Lizartza, Gipuzkoa) 40,1 litro pilatu dira 24 ordutan, 39,3 litro Berastegin eta 35,4 Belauntzan. 

Ordubetean pilatu den prezipitazio maximoa Eskasen erregistratu da, ordubetean 14,4 litro bota  baititu. Behobiako estazioan ordubetean 13,5 litro pilatu dira, 12,1 litro Alegian eta 10,4 Otxandion. 

Bestalde, Euskalmetek ere Twitter bidez zabaldu duenez, Ameraungo (Oriako arroa), Matxinbentako (Urolako arroa) eta Añarbeko (Urumeako arroa) estazioak maila horira iritsi dira igande honetan, azken orduetan botatako zaparradengatik, nahiz eta ari diren bere onera bueltatzen. 

Oria ibaia hazita dator. Argazkia: EITB MEDIA

Oria ibaia hazita dator. Argazkia: EITB MEDIA

Bestalde, Leitzako Udalak Twitter bidez adierazi duenez, udalerriko polikiroldegia itxi behar izan dute, uholdeen ondorioz.

Arratsaldean ostarte batzuk irekiko dira, batez ere hegoaldean, eta iparraldean zaparradak bakanagoak izango dira eta txikiagoak. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura apur igoko da, baina hala ere giro freskoarekin jarraituko dugu.

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago