eguraldia
Iragarpena
EITB Media
26 ºCko tenperatura maximoak eta zaparrada trumoitsuak espero dira datozen egunetarako.
Ostarteak Uztarrozen (Nafarroa). Argazkia: Alfonso Alastuey Garde
Informazio gehiago (1)
Ekainari ongietorria emateko, tenperatura epelak izango ditugu lagun asteburu honetan, baina baita hodeien eta euriaren presentzia ere, han-hemenka, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
Ostiral arratsaldeko ildoari jarraiki, antzeko giroa eta zaparrada trumoitsuak espero dira hurrengo egunetarako ere Euskal Herriko zenbait txokotan, barnealdean batik bat.
Larunbatean baliteke ezegonkortasuna handiagoa izatea, goizean zerua tarteka hodeitsu ikusiko baitugu. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere barnealdean, non zenbait lekutan handiak izan daitezkeen.
Alabaina, zaparradak leku askotan bota ditzake. Goizean goiz eta gauean haizea aldakor eta noraezean ibiliko da. Gainerako orduetan iparraldeko haizea nagusituko da. Tenperatura nahiko altuekin jarraituko dugu, eta maximoak 26 ºC ingurukoak izan litezke.
Igandean antzeko eguraldia espero da, baina goizean hodei gehiagorekin. Lehen orduetan, Kantauri isurialdean pilatuko dira batez ere, eta ez da baztertzen zirimiria egitea noizbehinka.
Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki barnealdean. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da goizean, eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Tenperatura maximoetan ia ez da aldaketarik izango eta 25 ºC ingurukoak izango dira.
Uneoro, eguraldiaren iragarpena kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa