cerrar buscador

20:16

eguraldia

Iragarpena

Udazkena uda giroan iritsi da

Erredakzioa

Urtaro berria 16:49ean hasi da, baina eguraldia oraindik uda girokoa izango da. Igandean, ordea, aldaketa espero dugu, eta haizeri dagokion abisu horia ezarri du Herrizaingo Sailak.

  • Udazkena.

    Udazkena.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Udazkena 16:49ean iritsi da, eta abenduaren 21era arte iraungo du. Aurtengo udara azken urteetako lehorrenetakoa eta beroenetakoa izan da.

Udazkeneko lehen eguna aldaketarekin dator. Igandean, haizea izango da nagusi eta hodeiak bueltatuko dira. Ildo honetan, Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak haizeari dagokion abisu horia ezarri du biharko.

Ordutegi aldaketa, urriaren 28an

Udazkeneko berezitasunetako bat, urtero legez, ordu aldaketa izaten da. Aurten, urriaren 28an berreskuratuko dugu neguko ordutegia.

Eguzki orduak azkar murrizten dira urte-sasoi honetan, izan ere, goizetan, eguzkia minutu bat beranduago irteten da, eta arratsaldean, bi minutu lehenago joaten da. Beraz, egunean, eguzkia hiru minutu gutxiago egoten da zeruertzean udazkenean.

Udazkenak bi eklipse izango ditu. Azaroaren 13an eguzki eklipse partziala izango dugu eta Australian, Zeelanda Berrian, Hego Pazifikoan, Antartikan eta Hego Amerikan ikusi ahal izango da. Honekin batera, ilargiko argi-itzaleko eklipse bat izango dugu bi aste geroago, azaroaren 28an, eta Espainian ikusi ahal izango da.

Iruzkinak