cerrar buscador

11:17

eguraldia

Argazki eta bideo lehiaketa

Eguraldiko ‘Erronka’rekin bat egin du eitb.com-ek

eitb.com

Erredakzioa

Gai jakin baten inguruko 'Erronka'ren harira erabiltzaileek bidalitako argazki edo bideo onenak aukeratuko ditugu eta erabiltzaileek euren gustukoena hautatuko dute. Parte har ezazu!

  • Erronka

    Erabiltzaileek gai jakin baten inguruko argazki edo bideoa bidaltzen dute. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

'Erronka' izeneko ekimena abiatu zuen duela aste batzuk ETBko ‘Eguraldia’ saio berriak: Erabiltzaileek gai jakin baten inguruko argazki edo bideoak bidali behar dituzte.

Orain, eitb.com-ek ere ekimen honekin bat egin du, astean behingo lehiaketa antolatuz. Astebetez, epaimahai batek  egunero eduki bi aukeratu (argazkiak edo bideoak izan), eta eitb.com-eko ‘Erronka’ren orrialdean eskegiko ditu. Bigarren astean zehar, 10 finalisten artean gustukoen duten argazki edo bideoaren alde egin ahalko dute erabiltzaileek.

Parte hartzera animatzen?

Parte hartzeko, aste honetako erronkaren (Ilargia da gaia) argazki edo bideo bidali erabiltzaileen orrialdera eta, deskribapenean, lehiaketarako dela zehaztu. Baliteke zure edukia ETBko ‘Eguraldia’n ateratzea edota lehiaketarako sailkatzea.

Argazki edo bideo ikusgarriak ikusi beste asmorik ez baduzu, sartu 'Erronka'ren orrialdean sartu eta aukeratu zure gogokoena.

Hemen dituzu lehiaketaren oinarriak.


Iruzkinak