eguraldia
IRAGARPENA
Erredakzioa
Gaur eta datozen egunetan, zerua estalita egongo da eta baliteke prezipitazioak izatea. Tenperaturek behera egingo dute.
Baliteke euria izatea. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (2)
Gaur goizean, zerua lainotsu egongo da. Euskalmeteuskal meteorologia agentziaren aurreikuspenen arabera, baliteke atzoko hodeiek kantauriar isurialdean euria uztea. Dena den, egunak aurrera egin ahala, atertu egingo du arratsalderako, eta ostarte zabalak izango ditugu zeruan. Nahiz eta eguraldia hobetu, tenperatura maximoak freskoak izango dira oraindik. Mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizeak giro ezatsegina sortuko du tarteka, eta, azkeneko orduetan, hegoalderantz joko du.
Asteartea lanbro apur batekin hasiko da. Zeruan hodei gutxi izango ditugu, baina orduak pasatzen diren heinean ugarituz joango dira; erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira gehienbat, eta ez dute ondorio handirik ekarriko. Azkeneko orduetan, dena dela, baliteke tarteka euria izatea. Haizeak hegotik edo hego-mendebaldetik joko du, eta, ondorioz, tenperatura maximoek gora egingo dute. Barnealdean 20 ºC inguru izango ditugu, eta kostaldean 22-23 ºC inguru.
Asteazkenean, zerua estalita izango dugu, egunaren lehengo orduetatik. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango ditugu batez ere, baina euria egiteko arriskua handitu egingo da; are gehiago, baliteke mendebaldean euria indarrez egitea uneren batean. Hegoko eta hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du, batez ere kostaldean eta mendietan. Tenperatura minimoek gora egingo dute, eta maximoek ez dute aldaketa handirik izango.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa