eguraldia
Euri denboralea
Erredakzioa
Bi pertsona erreskatatu behar izan dituzte Burgin, ibaiak horien autoa eramanda. Halaber, Erronkariko ikastetxe bateko ikasleak atera behar izan dituzte.
Esca ibaiak gainezka egin du Erronkari ibarrean. Argazkia: Alberto Lorea
Informazio gehiago (1)
Nafarroan erruz egiten ari da euria, leku batzuetan 130 litro bota ditu metro koadroko, eta Erronkari ibarrean hamaika arazo sortu ditu euriak.
Bi pertsona erreskatatu ditu Burgin (Nafarroa) Guardia Zibilak Nafarroako Gobernuaren helikoptero baten laguntzaz.
Bi lagun zihoazen autoa ibaiak eraman du, izan ere, euriteen eraginez hazita zegoen. Bidaiariak leihotik atera dira, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Guardia Zibilak helikopteroz joan dira ezbeharra gertatu den tokira, eta hainbat saiakera egin eta gero, grua baten laguntzaz atera dituzte.
Erronkariko ikastetxea hustu dute
Bestalde, Esca ibaiak gainezka egin du Erronkari ibarrean, eta gas bonbona bat eraman du. Bonbona lehertu egin da Erronkari eskola publikoaren parean, segur aski hipokloritoz beterik zegoena, eta bi ikasle ospitalera eraman dituzte.
Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek larrialdi aurreko maila ezarri dute uholdeengatik Pirineo inguruan, eta badaezpada Erronkariko eta Otsagabiako ikastetxeetako ikasleak etxera lehenago bidaltzeko eskatu dute.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa