eguraldia
EGURALDIA
EITB MEDIA
Aste-bukaera eguzkitsu eta bero hasiko da, baina aurrera egin ahala, giroa freskatu egingo da eta prezipitazioak egongo dira.
Behe-lainoa.
Orain arteko beroak eta zeru oskarbiek lekua utziko diete, asteburuan, hodeiei, tenperaturen jaitsierari eta euriteen agerpenari, batez ere herrialdearen iparraldean eta ekialdean.
Gaur, ostirala, behe-hodeiak izan dira nagusi egunsentian, baina goizak aurrera egin ahala, eguzkitsu egongo da ordu askotan eta barnealdean beroak jarraipena izango du. Goizean goiz lainoa eta behe-hodei batzuk agertu diren arren, laster desagertu dira, eta eguzkia jaun eta jabe izango da egunaren zati handi batean. Arratsaldean, ipar partean, behe-hodeiak ugarituko dira eta zaparrada trumoitsuak izan daitezke gauean ekialdean. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, eta barnealdean maximoak koska pare bat igoko dira. Hegoaldeko eta hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, arratsaldean kostaldetik hasita, eta ipar-mendebaldera egingo du.
Larunbatean, aldaketa dator, giro iluna izango dugu, hodei gehiago agertuko dira eta, gainera, tenperaturak behera egingo du. Hodei dezente agertuko dira eta zirimiria utziko dute, batez ere ipar partean. Hegoaldean, giro argiak jarraipena izango du. Arratsalde-gauean, zaparrada trumoitsuak bota ditzake, bereziki ekialdean. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta giroa freskoagoa izango da, barnealdean maximoak 10 ºC inguru jaits daitezke eta, oro har, balio altuenak 20-24 ºC ingurukoak izango dira.
Eguraldi hodeitsuak eta tenperatura freskoak bere horretan jarraituko dute igandean. Goizaldean zaparrada trumoitsuak izan daitezke ekialdean. Hodeitza trinkoa izango da eta euri apur bat egingo du, batez ere goizean eta ipar partean; gauean, berriz, hodeiak gutxitu egingo dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, tenperaturak berdintsu jarraituko du edo zertxobait jaits daiteke, eta maximoak 20-22 ºC inguruan geratuko dira.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa