Itxi

EITB TALDEA

Partida solidarioa

Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida, larunbatean, zuzenean, EITB Kirolaken hedabideetan

EITB

EITB

ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian eskainiko da azaroaren 15ean, San Mamesen, bake eta elkartasunaren aldarria eginez jokatuko den neurketa historikoa.

0:25
Euskal selekzioa

EITBk jarraipena zabala egingo dio larunbat honetan (azaroak 15) San Mamesen jokatuko den Euskal Selekzioa vs Palestina futbol partidari.

ETB1en zuzenean eskainiko da bakearen eta elkartasunaren aldarria egin asmo duen neurketa, 20:15ean hasita. Kontakizuna Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Iñigo Barrenak egingo dute. 'ETB Kirolak' tartean ere partida aurreko giroari arreta zabala egingo diote.

Telebistak eta eitb.eus-ek ez ezik, irratietan ere partida eskaintzeaz gain, azken orduko informazioa estu jarraituko dute. Euskadi Irratian, Joxe Mari Apaolazak, Nerea Zusberrok eta Txema Añibarrok egingo dute aurkezpena, eta partidaren kontakizunera, Jon Ander de la Hozek eta Gari Urangak batuko zaizkie. Radio Euskadin, berriz, Gontzal Mendibek, Asier Kareagak eta Larraitz Lucasek egingo dute neurketaren erretransmisioa. Eta, nola ez, EITBko sareetan jazotzen den guztia jarraituko dute.