Itxi

EITB TALDEA

Ostiral honetan

EiTBk eta Ikastolek hitzarmena berritu dute

EiTBko medioek Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaialdien berri emango dute bertan ezarriko den EiTB Gunetik.

  • Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia eta Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko presidentea.

    Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia eta Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko presidentea.

Euskal Irrati Telebistak eta Ikastolen Konfederazioak hitzarmena berritu dute ostiral honetan, apirilaren 19an. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko presidenteak izenpetu duten itunaren arabera, aurten ere ikastolen jaietan egongo da EITB.

Akordio horren arabera, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaialdietan EiTB Gunea ezarriko da aurten ere. Horrezaz gain, EiTBko irratiek berriemaile bereziak izango dituzte bertan, jaialdi bakoitzaren berri emateko eta ETBko albistegiak ere bertan izango dira.

Lehenengo jaia Herri Urrats izango da, maiatzaren 12an, Senpereko lakuan. Ondoren etorriko dira besteak: Ibilaldia maiatzaren 26an, Portugaleten; Araba Euskaraz ekainaren 16an, Amurrion; Kilometroak urriaren 6an, Tolosan, eta Nafarroa Oinez urriaren 20an, Tuteran.