Itxi

EITB TALDEA

Hitzarmena

Euskal Eskola Publikoaren Jaia bultzatuko du EiTBk

A.A.

EiTBk eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) hitzarmena berritu dute.

  • Carlos Lopez (EHIGEko presidentea) eta Maite Iturbe (EiTBren zuzendari nagusia)

    Carlos Lopez (EHIGEko presidentea) eta Maite Iturbe (EiTBren zuzendari nagusia)

Apirilaren 25ean Carlos Lopez Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko presidenteak eta Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena berritzeko sinadura ekitaldia egin dute. Hartara, aurten ere Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babesle izango da EiTB, eta jaia bultzatuko du iragarkien bidez eta jaiaren berri emanez.

Ekainaren 1ean ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaia Balmasedan, 'Gorantz goaz Go! Go!' lelopean. Kolitza mendia igoz, Euskal Eskola Publikoa ere gorantz doala irudikatu nahi dute. Gorantz doazela Eskola Publikoaren eskaria, euskalduntze-maila, emaitzak, berrikuntza eta, orokorrean, kalitatea.