Itxi

EITB TALDEA

Errege Kopako finala

Errege Kopa EITBn egongo da astearte honetan egun osoan zehar

EITB Media

Telebista saio eta irratsaioetan egun osoan zehar Errege Kopa egoitzan egongo dela kontatuko dute.

  • Errege Kopa EITBren egoitzan

    Errege Kopa EITBren egoitzan. Argazkia: EITB Media

Astearte honetan, martxoaren 30ean, EITBren Bilboko egoitzan egongo da Errege Kopa egun osoan zehar. Apirilaren 3an Athletic edo Realak finalaren ondoren altxatuko duen Errege Kopa, hain zuzen ere, erakusgai izango da EITBn.  

Hartara, telebista saio eta irratsaioetan honen berri emango dute egun osoan zehar: "Egun On Euskadi", "Faktoria", "Boulevard", "En Jake", "Crónica de Euskadi", "Kirolaldia", "Qué Me Estás Contando", "Biba Zuek!", "Eztabaidan" eta "Gaur Egun", "Gaur Egun Kirolak", "Teleberri" eta "Teleberri Kirolak" albistegietako goizeko zein gaueko edizioetan egingo zaio tartea albisteari.

EITBk finala zuzenean eskainiko du telebistan eta irratietan. Euskal kirolarentzat hitzordu garrantzitsua izanik, EITBk programazio eskaintza berezia prestatuko du hemendik eta apirilaren 3ra bitartean Geurea, bai edo bai! lelopean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • EITB