Itxi

EITB TALDEA

Ekainak 4

Idoia Jauregi Edurne Portela eta José Ovejero idazleekin, gaur, Bidebarrietan

EITB Media

Edurne Portelaren 'Los ojos cerrados' eta José Ovejeroren 'Humo' eleberriak aurkeztuko dira, Idoia Jauregik gidatuko duen ekitaldian, 19:00etan.

  • Edurne Portelaren eta José Ovejeroren liburuen aurkezpena Bidebarrietan.

    Edurne Portelaren eta José Ovejeroren liburuen aurkezpena Bidebarrietan.

Ostiral honetan, ekainaren 4ean, Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Edurne Portelaren Los Ojos Cerrados eta José Ovejeroren Humo eleberrien aurkezpena eskainiko du. Idoia Jauregi Radio Euskadiko kazetariak gidatuko du ekitaldia 19:00etatik aurrera.

Bidebarrietako programazioa aurkezpen literarioz beteta dator aste honetan, ekainaren 1etik 11ra Bilbon ospatzen den Liburuaren Azokaren baitan. Ostiraleko aurkezpenera joateko, aurretik www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean erreserbatu behar dira doako gonbidapenak.

Los ojos cerrados Pueblo Chico herrian girotuta dago. Bertan, Pedro bizi da, hainbat hamarkadatan herriak jasan duen indarkeriaren inguruko sekretuen gordailu. Ariadna Pueblo Chicora iristen denean, Pedrok ikusi eta jarraituko du, eta nahiz eta hasiera batean Ariadnaren etorreraren arrazoiak oso argiak ez izan, tokiko historia isilarekin duen lotura argitzen joango da.

Edurne Portela Literatura Hispanikoetan doktorea da Carolina-Chapel Hill Unibertsitatean (AEB). 2016an, Galaxia Gutenberg-en argitaratu zuen, El eco de los disparos: Cultura y memoria de la violencia,  Euskadin indarkeriaren iragana ebazteko tresna gisa kultura aldarrikatzen duen saiakera. 2017ko irailean argitaratu zen Galaxia Gutenberg-ekin bere lehen eleberria, Mejor la ausencia, zeinek Madrilgo Liburudenden Gremioko fikziozko urteko liburu onenari 2018ko Saria jaso zuen. 2019an argitaratu zuen bere bigarren eleberria, Formas de estar lejos, zigilu berean. José Ovejerorekin batera, Vida y ficción (2017) dokumentala egin du.

Humo liburuan, emakume bat, haur bat eta katu bat elkarrekin bizi dira basoan dagoen etxola batean, isilik denbora gehienean, umeak ia ez baitu hitz egiten. Ez dute harremanik inorekin, noizean behin hornigaiak ekartzen dizkien gizon baten bisitak izan ezik. Ez dira familia, baina elkarrekin egiten dute aurrera. Urrunean, hirietan, turbulentzia bitxiak daudela dirudi, eta haien mehatxua txabolaren gainean proiektatzen da.

José Ovejero Madrilen jaio zen eta Geografia eta Historian lizentziatua da. Interprete gisa lan egin du Bruselan, eta bertan bizi da gaur egun. Lan ugari argitaratu ditu, poema-liburuak, saiakerak edo kontakizunak, eleberriez gain. Bere lan batzuk alemanera, italierara, portugesera eta nederlandera itzuliak izan dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo
  • Literatura